ARGATXA

ARGATXA

2018/11/27

5 URTEKOAK AKUARIUMEAN























URRIAN, ARGATXAKO ETA SANSABURUKO     5URTEKOAK AKUARIMERA JOAN GINAN 






EGUN EDERRA PASATU GENUEN DONOSTIALDEAN ETA ASKO IKASI GENUEN  ITSASOARI ETA BERTAKO IZAKIEI BURUZ.

2018/11/23

EUSKARALDIA ARGATXAN

EUSKARALDIA ARGATXAN



 
ESKERRIK ASKO LAGUNTZEN DIGUZUEN BELARRI PREST GUZTIEI

3 URTEKO GELAN "3 TXERRIKUMEAK"



3 URTEKO GELAN "3 TXERRIKUMEAK"

ETXEAK EGITEKO MATERIAL EZBERDINAK LANDU ONDOREN, LASTOAREKIN ZENTZUMENAK LANDU DITUZTE.


TXERRITXOEN IPUINA AITZAKI HARTUTA, HIRU ETXEAK APAINDU DITUZTE. 



ETXE MOTA EZBERDINAK IKUSI ONDOREN, NORBERE SORMENA ERABILIZ  ETXEAK ERAIKI DITUZTE.

2018/10/08

2018-19 IKASURTEA HASI DUGU.


 
KAIXO FAMILIAK!!! AURTEN ERE,ARGATXAN GAUDEN TALDEEN AURKEZPENAREKIN HASIKO DUGU GURE BLOGEKO JARDUNA.


                                3 URTEKO GELA


                                                4 URTEKO GELA
 
                        5 B TALDEA

                                                        5 A TALDEA

LASTER, 2 URTEKO GELAKOEN ARGAZKIAK JARRIKO DITUGU. ADI EGON!!!


HONA HEMEN ARGATXAKO TXIKIXAK.
 2B TALDEA, ANDEREÑO MIRENEN GELA.


2A TALDEA, ANDEREÑO KONTXIREN GELA.
OSO POZIK GABILTZA GURE LAGUNTXO BERRIEKIN.

2018/04/24



KAIXO FAMILIAK,

AURREKO ASTEKO  BEROEKIN GELA UTZI ETA PARKERA JOAN GINEN. BERTAN EDERTO BATEAN IBILI GINEN.



















2018/04/16

5 URTEKOAK PORTALEA EZAGUTZEN


GURE HERRIA GAIA LANTZEN IBILI GINEN ASTE SANTU AURRETIK. AUZOEI , ERAIKINEI, DENDEI... ETA HERRIAN AURKITZEN DIREN GAUZEI BURUZ JARDUTEKO AUKERA IZAN GENUEN JOLASTU, MARGOTU ETA IPUINAK ENTZUN GENITUEN BITARTEAN.  GAINERA PORTALEA GUE HERRIKO KULTUR ETXEA EZAGUTZERA JOAN GINEN IBAI 4 URTEKO GURE LAGUNAREN AITARI ESKER.




BISITA OSO POLITA ETA INTERESGARRIA IZAN ZEN. HASTEKO ARMAGINTZA MUSEOAN, EIBAR SORTU ZENETIK ORAIN ARTE NOLAKOA IZAN DEN ETA NOLA ALDATU DEN IKUSTEKO AUKERA IZAN GENUEN, BAITA HERRIAN EGIN IZAN DIREN HAINBAT ETA HAINBAT TRESNA ERE, ARMAK, BIZIKLETAK, JOSTEKO MAKIANAK...
















ONDOREN MUSIKA ESKOLA ERAKUTSI ZIGUN ASIERREK, SOLFEO IKASTEKO GELA, INSTRUMENTU EZBERDINAK JOTZEN IKASTEKO ZENBAT GELA DAUDEN ETA BUKATZEKO PIANO ZAHAR BAT JOTZEKO AUKERA ERE IZAN GENUEN. BAI EDERKI IBILI GINELA. MUSIKARI BIKAINAK GARA!







GAILETAK JAN ETA INDARRAK BERRITU ONDOREN KEZKA DATZA TALDEAK BERE ENTSAIOAK EGITEN DITUEN ARETOA IKUSI GENUEN, DENA ISPILUZ BETETA ETA HANDI-HANDIA. HAN BAI EDERKI, BATZUK DANTZAN BESTE BATZUK TXIRI BUELTAKA EDO ISPILUARI BEGIRA.





BISITA BUKATZEKO, LIBURUTEGIRA JOAN GINEN ETA BERTAKO LIBURUAK IKUSTEKO AUKERA IZAN GENUEN.






BAI EDERRA BISITA, ZORAGARRI PASA GENUEN.

ESKERRIK ASKO ASIER.